Etta Federn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1883ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Frantzia Austria |
Heriotza | Paris, 1951ko maiatzaren 9a (68 urte) |
Familia | |
Aita | Joseph Salomon Federn |
Ama | Ernestine Federn |
Ezkontidea(k) | Max Kirmsse (en) (1916ko irailaren 28a - 1919ko apirilaren 23a) Peter Paul Kohlhaas (en) (1921eko abenduaren 8a - 1934ko urtarrilaren 23a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | literatura-kritikaria, idazlea, itzultzailea eta sindikalista |
Mugimendua | Frantziako Erresistentzia |
Izengoitia(k) | Esperanza |
Etta Federn edo Marietta Federn —Etta Federn-Kohlhaas, Etta Federn-Kirmsse eta Esperanza izenez ere ezaguna— (Viena, 1883ko apirilaren 28a – Paris, 1951ko maiatzaren 9a), idazle, itzultzaile, pedagogo, militante anarkista, anarkosindikalista eta anarkofeminista austriarra izan zen, eta, Bigarren Mundu Gerraren aurreko Alemanian, letra-emakume garrantzitsua.[1] 1920ko eta 1930eko hamarkadetan parte hartze nabarmena izan zuen Alemaniako eta Espainiako mugimendu anarkosindikalistan.
1905ean, Berlinera joan zen bizitzera, eta han literatura kritikari, itzultzaile, eleberrigile eta biografo gisa jardun zuen. 1932an, naziek boterea lortu zutenean, Federn Bartzelonara joan zen. Han, 'Mujeres Libres' talde anarkofeministaren kide egin zen, eta mugimenduaren idazle eta pedagogo bihurtu zen.[2] 1938an, Espainiako Gerra amaitu baino lehenxeago, Frantziara ihes egin behar izan zuen. Han, Gestapok atxilotu egin zuen, erresistentzia frantsesaren jarraitzailea eta judua zelako. Bigarren Mundu Gerra ezkutuan pasatu behar izan zuen.[3]
Alemanian 23 liburu argitaratu zituen; haien artean, daniera, errusiera, bengalia, antzinako greko, yiddish eta ingelesezko obren itzulpeak. Espainian egon zenean ere bi liburu argitaratu zituen.
Etta Federn eta bere bi semeen bizitzak 1948ko Skuggan av Marten (Mart-en itzala) antzerki obra inspiratu zuen. Antzezlanaren egilea Stig Dagerman izan zen, 31 urte zituela bere buruaz beste egin baino lehen zenbait eleberri, joko eta artikulu argitaratu zituen idazle suediarra.[4] 2017an, New Yorkeko August Strindberg Repertory Theatre konpainiak ingelesezko bertsioa antzeztu zuen.[4]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search